Logo

 

HURRENGO EKITALDIAK

SAN PEDRO JAIAK - Uztailaren 1ean, Matxin Plazan (Mungian).

Informazio gehiago

 

AZKEN BERRIAK

FACEBOOK - Facebook-en orrialde berria sortu dugu. Perfilaren izena Amilotx Dantza da eta orrialdea Amilotx. Sakatu ezazu Atsegin duzu. Facebook-era sarrera

 

 

 

Amilotx Dantza Taldea beste udalerri askotan gertatu den legez, oinarritzat aurretiaz izan ziren zenbait dantza talde hartuta, Mungiako dantzari talde batek 2003an osatu zuen dantza taldea da.

Dantza taldearen helburua Euskal Herriko kultura eta folklorea gorde eta hedatzea da batik bat, eta beraz, dantza tradizionalean oinarritutako ikuskizunak eman ohi ditu, antolatzaileek zehaztutako baldintzetara egokituz. Hala ere, eta gaur egun euskal kulturak izan duen eboluzioa islatu eta kultura arlo ezberdinak bildu nahian, egungo musika, euskal musika tresna desberdinak eta poesia erabiltzen ditu bere lanean, dantzarekiko duen maitasuna kaleratzeko asmoz.

Bestalde, Amilotx Dantza Taldearen jarduera nagusia ikuskizunak eman eta ekitaldi mota ezberdinetan dantza egitea bada ere, badira euskal dantza gorde eta hedatzeko burutu eta antolatzen dituen bestelako ekintzak ere; esaterako, adin ezberdinetako pertsonei zuzendutako euskal dantzen ikastaroak, edota euskal jai tradizionalak oinarritzat hartutako kale animazioa.

DANTZARIK GABE EZ GARA

 

 Azken eguneratze data: 2017-04-15